Osasun Astea apirilean ospatuko da Eskoriatzan

2016 / 03 / 29

Osasun_Astea_karruselaApirilaren 7an, OMSek (munduko osasun erakundeak) antolatuta, “munduko osasun eguna” da, eta egun hori aitzakiatzat hartuta, osasun astea ospatuko da Eskoriatzan apirilak 5etik 16ra bitartean egitarau zabalarekin. Aurtengo gaia diabetesa da, eta astearen leloa “goxotasuna ez dago bakarrik azukrean”.

Osasun astea Eskolore egitasmoaren barruan kokatzen da, Zaharren Egoitza eskoloreTU eta LagunkoiTU azpiegitasmoen barruan, hain zuzen ere; eta azpiegitasmo bien helburu nagusia herriko osasun sare bat osatzea da Zaharren Egoitza ardatz hartuta.

ESKORIATZAKO OSASUN SAREAN Osasun saila eta bailarako ospitalea (OSIa) ere badaude. Elkarrekin inkesta bat pasatzen ari gara herrian Eskoriatza ezagutzeko, osasungarriak diren elementuak identifikatzeko eta, parte hartze komunitarioaren bitartez, tokiko Osasun Sarea sortzeko. Otsailean eskoletan, kiroldegian, jubilatuen artean, Amuskan, Osatuzen, merkatarien artean eta Mazmelako auzotarren artean pasatu da, eta martxoan herri osora zabalduko da. Apirilean, berriz, inkesta interpretatu eta Osasun astean herriaren argazki bat erakustea nahi da, “herriaren termometro” moduko bat, zertzelada batzuk.

Osasun sareak 4 urte daramatza Osasun astea antolatzen Eskoriatzan. Hasiera batean Huhezi, Udaleko Kirol Saila, Arizmendi Almen eta Luis Ezeiza, Martin fruta dendaren laguntzarekin, aritu baziren ere, gaur egun sarea handitu egin da, eta bertan parten hartzen dute ere Jose Arana egoitzak, udaleko Gizarte, Prebentzio eta Gazteria sailek, Olazar jubilatu elkarteak, Osatuz elkarteak, Axtroki merkatari elkarteak eta nola ez herritarrek, osasun sarea herritarrena baita batez ere.

Eskoriatzako Osasun astearen asmoa Osasuna ikuspegi orokorrago batetik ikustea da. Horregatik, helburua da haur, gazte eta helduei, hau da, herritar orori bizimodu osasuntsuaren garrantziaz ohartaraztea eta kontzientziatzea. Bizimodu osasungarriari buruz ari garenean, batez ere hiru aspektu nagusiei egiten diegu erreferentzia:

  • Jarduera fisikoak dakartzan onurak ikustaraztea.
  • Elikadura orekatua eta orotarikoa izatea.
  • Emozio afektiboak zaintzeak duen garrantzia.

Guzti honekin herritarrei dei egiten diegu osasun astean parte hartzera eta, nola ez, elikadura, erlazio sozialak eta jarduera fisikoa zaintzera. Osasuna pertsonen arteko harremanetan ere badago, eta horregatik, bereziki dei egiten dugu apirilaren 7an, 17:30etik aurrera, plazan, izango den photo call-ean parte hartzera aurreko egunean herriko zenbait dendatan banatuko diren sudur gorriak jarrita; apirilaren 12an, Zaldibar antzokian, 18:30ean, Imanol Ibarrondok emango duen “7Ps para brillar, conversacciones con bellotas” hitzaldiarekin disfrutatzera; eta apirilaren 13an, 17:30ean, Jose Arana egoitzan izango den “Recetando sonrisas” antzerkiarekin gozatzera. Osasun asteari buruzko informazio guztia www.eskoriatzakoagenda.eus webgunean aurkitu daiteke.

Animatu eta gozatu! esan baietz eta ireki ateak zure osasunari.