Maiatzeko ez ohiko plenoa

2016 / 04 / 29
  • Eguna: Maiatzaren 3a (asteartea)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. Bake Epaile titularra izendatzeko proposamena.
  3. Dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzea. Taula horiek dokumentuak balioesteko eta aukeratzeko batzordearen (DOBAUBA)  irizpideak jasotzen dituzte dokumentu-serieak suntsitzeko eta gordetzeko.
  4. Hainbat dokumentu-serie suntsitzeko erabakia.
  5. Landa gunetako ur hornidura sistema kolektibo ez publikoetarako diru laguntzak emateko oinarriei jarritako alegazioei eta horiek onartzeari buruzko erabakia.
  6. Antonia Gorostiza andrearen jabegoko lurzatiekin muga egiten duten lurretan bidegorria mugatzeko ekintza argitzeko akta onartzea.
  7. Zinegotziak karguari uko egitearen berri izatea.
  8. Garapen bidean dauden herrialdeekiko 2016ko lankidetza programaren oinarriak onartzea.
  9. Euskararen erabilera normalizatzeko diru laguntzak emateko oinarriak onartzea.
  10. Datu pertsonalen fitxategi berria sortzea: “Hizkuntza Errolda”.
  11. Kirol arloan ohiz kanpoko jarduerak antolatzeko 2016. urtean emango diren diru laguntzak arautuko dituzten oinarriak onartzea.
  12. Abala itzultzeko Hemen Garbiketak S.L. enpresak egindako eskaria.
  13. Landa guneetako argiteria sistemarako diru laguntzak emateko Oinarriak onartzea.
  14. Aingeru Guardako depositu berria kokatuta dagoen eta Itarteren jabetzakoak diren lurren erabileraren lagapena formalizatzeari buruzko erabakia.
  15. 4. zenbakidun kreditu aldaketa espedientea onartzea.
  16. 5. zenbakidun kreditu aldaketa espedientea onartzea.
  17. Gai zerrendan gai hau sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeko zerbitzua emateagatik (2016ko otsailaren 16-tik martxoaren 15-era) Hemen Garbiketak enpresak aurkeztutako faktura ordaintzeko agindua.
  18. 2016-2019 diru laguntza plan estrategikoaren lehenengo aldaketa onartzea.
  19. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 legearen 4. artikulua).
  20. Eskoriatzako EH Bildu eta Irabazik aurkeztutako mozioa: gure industria eta oinarrizko errentaren aldeko eta prekarietate eta pobreziaren kontrako printzipioetan udal akordioa.