2 ADIERAZPEN INSTITUZIONAL onartuta: Martxoak 8 eta Saharar Errepublika

2019ko otsailak 27

2019ko otsailaren 26an egindako Ohiko Osoko bilkuran, Udalbatzarrak, bertaratutako zinegotzi guztien aldeko botoarekin, 2 ADIERAZPEN INSTITUZIONAL onartu zituen, honako hauek hain zuzen ere.

1.-  2019ko MARTXOAK 8 –  BIZITZAK ERDIGUNERA!

Emakumeen bizitzak jasangarri, libre, anitz eta duinak izateko deiarekin bat egin du Eskoriatzako Udalak eta emakumeen lan-prekarietatea eta pobrezia salatzen ditu, indarkeria matxista guztien aurka egiten du eta bazterkeria eta arrazakeriari uko egiten dio. Eskoriatzako Udalak ardura hartzen du berdintasun erreala eta eraginkorra bermatzeko eta zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko. Gainera, Mugimendu feministak deitutako greban udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak emateko konpromisoa hartu du.

ADIERAZPEN INSITTUZIONALA osorik

2.- SEAD 43. URTEURRENARI BURUZKO ERAKUNDE-ADIERAZPENA.

Otsailaren 27an Saharar Herriak Saharar Estatuaren 43. urteurrena ospatuko duela eta, 43 urte dira Mendebaldeko Sahararen okupazioaren aurrean Herri Sahararrak borrokan direuela. Egoera horri aurre egiteko eta Nazio Batuek Fronte Polisarioaren eta Marokoko Erreinuaren arteko elkarrizketak desblokeatuz emandako aurrerapausoek 2019ko lehen hiruhilekoan beste egoera bat ekarriko duelakoan, hainbat salaketa eta eskari onartu ditu Eskoriatzako Udalak.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA osorik