2017ko apirileko ez ohiko plenoa

2017 / 04 / 24
  • Eguna: Apirilaren 27a (osteguna)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programaren oinarriak hasiera batean onartzea.
  3. Adikzioak tratatzeko diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak hasiera batean onartzea.
  4. Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteentzako diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak hasiera batean onartzea.
  5. Haur eskolako udal zerbitzua (0-3 urte, lehen hezkuntzako lehenengo zikloa) kudeatzeko kontratua. Zerbitzua esleitzeko eta baldintza administratiboen eta teknikoen agiria onartzeko prozedura deitzea.
  6. Eskoriatzan garatuko diren kultur programa eta jardueretarako diru laguntzak emateko oinarriak hasiera batean onartzea.
  7. Gorosarri izenez ezagutzen den bidea oinezkoentzat bakarrik mugatzeko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoei buruzko erabakia.
  8. Kredituak aldatzeko 4. espedientea: kreditu gehikuntza.
  9. Kredituak aldatzeko 5. espedientea: kreditu transferentzia.
  10. 2016-2019 diru laguntzen plan estrategikoaren aldaketa.
  11. Aurreko urteetan onartutako eskubideei baja ematea.
  12. Inversiones Salgel S.K. eta Elene Violeta Ruso andrearen arteko salerosketa kontratuari buruz alkateak hartutako erabakia berrestea.
  13. Material horniketa kontratatzea Badiharduguri.