2017ko azaroko ohiko plenoa

2017 / 11 / 23
  • Eguna: Azaroaren 28 (asteartea)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Kredituak aldatzeko 19. Espedientea (kreditu aldaketa) onartzea.
  4. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  5. Gizarte Ekintzako Kontseilu sortzea eta bere erregelamendua onartzea.
  6. Etxez etxeko laguntza emateko zerbitzuaren kontratua luzatzea.
  7. Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuaren 2017ko urriaren 5eko aginduz onartutako euskal kultura ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2017-2019 aldirako diru laguntza deialdiaren aurrean Eskoriatzako Udalak hartutako konpromisoa.
  8. Debagoieneko Mankomunitatearen eta bera osatzen duten zenbait udalen arteko hitzarmena kanpoko argiteria publikoaren instalazioak berritzeko baterako bigarren proiektua garatzeko, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak finantzatuta.
  9. Irabazi Eskoriatza eta Eskoriatzako EH Bildu udal taldeek aurkeztutako mozioa: herritarren defentsan- kalitateko garraio publikoa.
  10. Mozioa: EH Bildu Eskoriatza eta Irabazi Eskoriatza udal taldeen proposamena Eskoriatzako Udalak “Herriko mugikortasunerako mahaia” sortzea bultzatu dezan.
  11. Galde-eskeak.