2017ko martxoko ohiko plenoa

2017 / 03 / 24
  • Eguna: Martxoaren 28a (asteartea)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Dorletako 13. zenbakiko etxejabeek egindako hobari eskaera.
  4. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13.2.c) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 20.4 artikuluan tipifikatutako arau-hauste administratiboak egiteagatik zigorrak.
  5. Rosa Lasagabaster Armendariz andreak jarritako fidantza itzultzeko eskaera.
  6. Etxez etxeko laguntza emateko zerbitzuaren kontratua luzatzeari buruzko erabakia.
  7. San Pedro 16. eta 17. zenbakietako jabekideen komunitatearen eta Eskoriatzako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena San Pedro 16. eta 17. zenbakietako arkupetan irisgarritasun obrak egiteko.
  8. Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzuaren kontratua luzatzeari buruzko erabakia.
  9. Udalak erosketa eta kontratazio berdea egiteko politika bat garatzeko erabaki proposamena.
  10. Hutsik dauden lokalak balioan jarriz merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko diru laguntzak arautzeko oinarriei buruzko hasiera bateko erabakia aldatzea.
  11. Galde-eskeak.