2017ko uztaileko ez ohiko plenoa

2017 / 07 / 17
  • Eguna: Uztailaren 20a (osteguna)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Udalaren artean lankidetza hitzarmena sinatzea informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.
  3. Lankidetza hitzarmena sinatzea Izenpe S.A.-ren eta Udalaren artean.
  4. 2016-ko kontu orokorrak onartzea.
  5. Onartutako eskubideei baja ematea.
  6. “Gazteleku” zerbitzua emateko kontratua luzatzea.
  7. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko Tasen Ordenantza Arautzaileko 7. eranskina “Ur horniduragatiko tasa” aldatzeari hasierako onarpena ematea.
  8. “Berbalagunak egitasmoa” zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
  9. “Auzkoko egitasmoa” zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
  10. “Ahozkotasuna eta bertsolaritza egitasmoa” zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
  11. Galde-eskeak.