2018ko apirileko ohiko plenoa

2018 / 04 / 20
  • Eguna: Apirilaren 24a (asteartea)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2.  Alkatearen adierazpenak.
  3.  Eskoriatzako Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa.
  4.  Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzeko proposamena.
  5.  Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzeko proposamena.
  6.  Aurreko urteetan onartutako eskubideei baja ematea.
  7.  Santa ana 12-ko jabekideek EIOZean hobaria jasotzeko egindako eskaera.
  8.  Kredituak aldatzeko 8. espedientea.
  9.  Gai bat gai zerrendan sartzea berrestea: herriko jai eguna 2019. urterako.
  10.  Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteentzako diru laguntzak emateko oinarrien aldaketa.
  11.  Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programan diru laguntzak emateko oinarrien aldaketa.
  12.  Merkataritza establezimendu bat irekitzeko emandako diru laguntzan egindako akatsa zuzentzea. (alokairua)
  13.  HIE 9 Santa Marinan lurzatiak alokatzea ibilgailuentzako doako aparkaleku bezala eta espazio librerako erabiltzeko.
  14.  Etxez etxeko zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eskoriatzako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea.
  15.  Galde-eskeak.