2018ko azaroko ez ohiko plenoa

2018 / 11 / 22
  • Eguna: Azaroaren 26a (astelehena)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. EH Bildu-Eskoriatzako hautagai hautetsiak zinegotzi kargua hartzea.
  3. Garapen ekonomiko jasangarria batzorde informatzailerako Eskoriatzako EH Bilduko kide berria izendatzea.
  4. Diru laguntzen plan estrategikoaren bigarren aldaketa.
  5. 23. kreditu aldaketa espedientea.
  6. Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2018ko bigarren hiruhilekoan jarritako eragozpenak.
  7. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  8. Bertso eskola zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
  9. Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua (derrigorrezko zerbitzuak eta aukerako zerbitzuak) emateko kontratua esleitzea.
  10. Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
  11. Irabazi Eskoriatzak aurkeztutako mozioa airea kutsatuta dagoenean herritarren osasuna bermatzeko jarduera protokoloei buruz.
  12. Euskararen egunari buruzko Erakunde Adierazpena.