2018ko udal aurrekontuaren hasierako onarpena jendaurrean

2018 / 01 / 11

Udalbatzak 2017ko abenduaren 18an eginiko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zion 2018. urterako Udal Aurrekontuari.

Onartutako aurrekontu hori jendaurrean dago nahi dutenek aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna 2018ko urtarrilaren 22a (astelehena) izango da. Gogoratu, alegazioak aurkezteko udal bulegoetako jendaurreko ordutegia honako hau dela: 9:00 – 14:30

GAOn iragarkia

Udal Aurrekontua atalka