2019ko azaroko ohiko plenoa

2019ko azaroak 22
  • Eguna: Azaroaren 26a (asteartea)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (Merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  4. Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2019ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan jarritako eragozpenak.
  5. Gipuzkoako lurralde historikoko haur eta gazteen sustapenerako erakundearteko sareari, Gaztematikari, atxikitzea.
  6. Gizarte Larrialdietarako etxebizitza erabiltzeko baimena berrestea.
  7. “Ahozkotasuna eta bertsolaritza” zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
  8. Deialdiko gai zerrendan gaia sartzea berrestea: elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko plataformari atxikitzea.
  9. HAKOBAren (hizkuntza politika gaietarako herri administrazioen koordinazio batzordeak) eskariz alkatetzak aurkezten duen mozio proposamena Euskararen Nazioarteko Egunari (2019) buruz.
  10. EHBilduren eskariz mozio proposamena “Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna” dela-eta.
  11. EUDELen eskariz alkatetzak aurkezten duen mozio proposamena azaroaren 25ari buruz: “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna”.
  12. Galde-eskeak.