2019ko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena

2018 / 10 / 26

Udalbatzarrak, 2019ko urriaren 23an egindako bilkuran, hasierako onarpena eman zion 2019. urteko Zerga, Tasa eta Prezio Publikoen Ordenantza Fiskalen aldaketari. Egindako aldaketak astelehenetik aurrera egongo dira jendaurrean nahi duenak aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Interesdunek udal honetako idazkaritzan aztertu ditzakete ordenantzak, eta 30 egun balioduneko epea, hau da, abenduaren 11a arte, izango dute alegazioak aurkezteko.

Aldaketak

Datorren urterako irizpide nagusia zergak, udal tasak eta prezio publikoak ez igotzea da. Salbuespen izango dira kiroldegiko kuotak, 2019an % 2,27 igoko direnak, eta uraren faktura, % 1,21 igoko dena. Kiroldegiko abonuen igoera KPIaren igoerarekin lotuta dago, eta urarena, berriz, Ur Kontsortzioak egindako proposamenean oinarritzen da.

GAO_iragarkia