2019ko otsaileko ohiko plenoa

2019 / 02 / 22
  • Eguna: Otsailaren 26a (asteartea)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1.  Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2.  Alkatearen adierazpenak.
  3. Plantilla organikoaren aldaketa 2019rako.
  4. Onartutako eskubideei baja ematea.
  5. Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zerga arautzeko Ordenantza Fiskala aldatzea: hasierako onarpena.
  6. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  7. Torrebaso pasealekuan komun publiko bat jartzeko komuna erosi, obrak egin eta komunaren mantenimendua egiteko Eskoriatzako eta Aretxabaletako Udalen arteko hitzarmena onartzea.
  8. Diru Laguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.
  9. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 43. urteurrena dela-eta Erakunde Adierazpen proposamena.
  10. Erakunde Adierazpen proposamena: 2019ko martxoaren 8a, bizitzak erdigunera!
  11. Galde – eskeak.