2020ko ekaineko ez ohiko 2. plenoa

2020 / 06 / 15
  • Eguna: Ekainaren 18a (osteguna)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Telematikoa
  • Zuzenean jarraitzeko: HEMEN (egunean bertan, plenoko orduan aktibatuko da eremua webgune honetan)

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. Aurreko erabakia baliogabetzea eta Jose Arana Fundazioaren Patronaturako kide berria izendatzea.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak Estatuko Administrazio orokorrarekin 2017ko martxoaren 24an eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 2018ko abenduaren 5ean sinatutako administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko lankidetza-hitzarmenei atxikitzea.
  4. Covid-19ren ondorengo berreraikitze programa.
  5. 2020ko Ordenantza Fiskalak aldatzea.
  6. Diru laguntzen Plan Estrategikoa aldatzea (lehenengo aldaketa).
  7. 6. kreditu aldaketa espedientea.
  8. “D030-garapen jasangarrirako sarea”: sarera atxikitzeko hitzarmena sinatzea.
  9. Eskoriatzako udal haur eskola (0-3 urte) zerbitzua  kudeatzeko kontratua luzatzea.
  10. Gizarte larrialdietarako etxebizitza erabiltzeko emandako baimenaren epea luzatzea.
  11. EH Bildu taldeak aurkeztutako mozioa: LGTBI harrotasunaren nazioarteko eguna.