Abenduko ez ohiko plenoa

2016 / 12 / 19
  • Eguna: Abenduaren 20a (asteartea)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Mazmelako auzo-alkateak bere karguari uko egitearen berri izan eta auzo-alkate berriaren kargu hartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. 2017-rako udal aurrekontua onartzea.
  4. 2017. urteko lanpostu zerrenda eta plantila organikoa onartzea.
  5. Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Estatutuetako 3. artikuluaren aldaketa onartzea.
  6. Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko kontratua luzatzeari buruzko erabakia.
  7. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13.2.c) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 20.4 artikuluan tipifikatutako arau-hauste administratiboak egiteagatik zigorrak.
  8. Diru laguntzen Plan Estrategikoaren hirugarren aldaketa.
  9. Euskadiko Poliko Elkartearen izenean Alkateak aurkeztutako mozioa: “Poliomilitisak jota izan ziren eta gaur egun ondorio berantiar edo post-polio sindromea (PPS), jasatzen ari diren lagunentzat sostengu mozioa”.