Abendurako eta Gabonetarako aldi baterako egonaldiak, nagusientzako

2014 / 11 / 04

mendekotasuna_adinekoak-680x365Abendurako eta Gabonetarako aldi bateko egonaldietarako informazioa:

Izena emateko epea:

1. hamabostaldirako edo hilabete osorako eskaerak : azaroak 16
2. hamabostaldirako eskaerak: azaroak 26

Epez kanpo jasotzen diren eskaerei plaza esleituko zaie leku libreak geratzen diren neurrian.

Eskaeren kopurua libre dauden plazen kopurua baino handiagoa bada, lehentasuna emango zaie urtean zehar aldi baterako egonaldirik egin ez dutenei.

Izena emateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko da: 943 71 31 36 (aurrez txanda hartu behar da).