Adierazpen instituzionala, Fagor Etxetresna elektrikoak-en hartzekodunen aurrekonkurtsoaren harira

2013 / 10 / 30

Eskoriatzako Udalean ordezkatuta dauden Bildu, EEE-Elizateak, EAJ-PNV, PSE-EE eta IU-Ezker Anitzako zinegotziek aho batez onartu dute adierazpen instituzional hau, Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresako langile eta kooperatibistei elkartasuna adieraziz.

“Fagor Etxetresna Elektrikoak-en hartzekodunen aurrekonkurtsora jotzea erabaki duela eta, horren aurrean, Eskoriatzako Udaleko udalbatzak, 2013ko urriaren 29ko bilkuran, BILDU, EEE – Elizateak, EAJ-PNV, PSE-EE, eta IU-Ezker Anitzako zinegotziak, honako hau adierazten dugu:

1. Gure kezka eta elkartasuna adierazi nahi dugu Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresako langile eta kooperatibistei. Era berean egoera erabaki honek zeharka eragin dien eskoriatzarrei ere.

2. Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresari, ahal bezain laster, etorkizunera begirako erabakiak har ditzala eta hauen inguruko informazio nahikoa eta gardena eman diezaiola langile, bazkide, hornitzaile eta harztekodunei. Hartzen dituen erabakietan, ez ditzala mugimendu kooperatiboaren ezaugarru izan diren balore eta printzipioak ahaztu eta saia dadila, ahal den heinean, enplegua mantentzen, horretarako beharrezko izan daitekeen bideragarritasun planen bidez.

Udalak, bere eskumenen barruan, egungo egoera hau berbideratzeko ahalegin gehigarriak egingo ditugu, Eskoriatza eta eskoriatzarren hobebeharrez. Eta gainontzeko erakundeekin elkarlanerako prest azaltzen gara pairatzen ditugun eta aurrerantzean ere pairatuko ditugunei ahalik eta modu egokienean aurre egiteko.

Debagoienak momentu gogorrak igaro ditu historian zehar eta gizarteak jakin izan du egoera hauei erantzuten. Honetatik ere ez gara sufritu gabe aterako, baina badaude esperantzarako arrazoiak ere, nahiz eta momentuko egoerak agian lausotzan gaituen.

Animo asko lehen pertsonan sufritzen ari zareten guztioi.”

Hemen Adierazpen_instituzionala, osorik jaisteko.