Adikzioak tratatzeko diru laguntzak

2016 / 06 / 27

Udalbatzak 2016ko ekainaren 15ean egindako bilkuran adikzio arazoengatik tratamenduan dauden eskoriatzarrei diru laguntzak emateko oinarriak onartu zituen. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu dira eta jendaurrean jarri dira 30 laneguneko epean, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak jarri eta iradokizunak egin ditzaten.

  • Laguntzagaia: Adikzio arazoengatik tratamenduan dauden eskoriatzarrei EAEko tratamendu-zentro publikoetara edo hitzartutakoetara joateko bidaia gastuak ordaintzeko diru laguntzak emango dira
  • Erreklamazioak aurkezteko azkeneko eguna: 2016/07/30
  • Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: 2016/12/31
  • Informazio guztia hemen.