Adimen emozional tailerra genero ikuspegitik

2019 / 02 / 14

Miriam Herbon Ordoñezek, emakumeen aurkako indarkerian aditua eta ahalduntzetik abiatuta hazkunde pertsonalean trebatzaile espezializatuak, adimen emozional tailerra emango du genero ikuspegitik martxoaren 1, 15, 22 eta 29an, kultur etxean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Tailer horretan, besteak beste, errua, beldurra, amorrua eta sufrimendua bezalako gaiak jorratuko dira metodologia dinamikoa eta parte-hartzailearekin, eta ondoez fisiko eta emozionalera garamatzaten genero aginduak agerian jarriko ditugu.

Sufritzeari uzteko lehen urratsa hori aitortzea eta geure burua ulertzea da, eta bigarrena, aldaketa antolatzea eta horren arabera jokatzea. Hori guztiori emakume talde batean, konfiantzatik, errespetutik eta ahizpatasunetik.  Pertsona bizidun garen heinean, bizitza duin eta betea posible da.

Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 13tik 21era udaletxean (943. 71 46 88)
Eraman beharrekoa: arropa erosoa, mantatxoa eta kuxina.