Agortuta “Desbloqueadas” antzerki lanerako sarrerak.

2018 / 07 / 10

Agortu dira Eskoriatzako “@remociones” antzerki taldeak larunbat honetan, uztailak 14, 20:00etan, Zaldibar antzokian, aurkeztuko duen “Desbloqueadas” lana ikusteko sarrerak.

Antzerki taldea Josune Zubia, Bea Rubio, Jaione Larrañaga, Mari Jose Hernandez, Elena Arizpeleta, Isabel Mesa, Jesus Perez, Beni Flores eta Juani Gonzalez eskoriatzarrek osatzen dute, eta Patxi Ramiroren zuzendaritzapean prestatu dute Eskoriatzan estreinatuko duten “Desbloqueadas” lana.

Istorioak 8 emakumeren bidaia pertsonala kontatzen du, bakoitza bere bizitza eta motibazioekin, baina, espazio-denbora berean elkartuta beraien kezkak, beldurrak, zalantzak, oztopoak eta blokeoak gainditzera eramango dituen proiektu bat egiteko. Azkenean, beraien nahiak lortuko dituzte, ikuslea ezustean harrapatuko duen azken emaitza handi batean.