Amar con los ojos abiertos hitzaldia

2019 / 06 / 07

Maitasuna, askatasuna eta errespetua harremanetan. “Amar con los ojos abiertos” izango da Eskoriatzan emango den hitzaldiaren gaia, eta bertan, genero ikuspegitik, maitasunak zer esan nahi duen emakumeentzat aztertuko da; genero indarkeria saihesten ere saiatuko gara, maitasunagatik edozer ezin baita jasan, eta batzuetan, maitasun menpekotasunak emakumea indarkeriaren biktima izatera eramaten baitu.

Beharrezkoa ikusten dugu maitasunaren gaineko mito ohikoenak argitzea eta geureganatutako “agindu” inkontzienteak bistaratzea, baita kulturalak ere, garbi izanda maitasunaren ikusmolde berri bat eraiki daitekeela, ez daukana zertan izan, Clara Corianik dioen bezala, kontatu zigutena bezalakoa eta ezta asmatu genuena bezalakoa ere. Azken batean, maitasun erromantikoaren zama aztertuko dugu eta askatasunetik maitatzen ikasteko jarraibideak emango ditugu.

Hizlaria: Miriam Herbón
Eguna: ekainak 12
Ordua: 18:00
Lekua: Kultur etxea.