Apirilaren 18an jarriko da martxan hondakinen bilketa sistema berria

2016 / 03 / 23

Dagoeneko eskoriatzarren %85,53ak jaso du edukiontzi marroia irekitzeko txartela eta esekitokiak kendu onodren, edukiontzi berriak ere jartzeko moduan daude. Baina aste santuko oporrak tarteko, martxoaren bukaeran jartzekoa zen sistema, apirilaren 18an jarriko da martxan.

Ordurako komeni da bakoitzak bere txartela jasota izatea, beraz, egin ez dutenek Debagoieneko Mankomunitateko zerbitzura jo beharko dute, berea eskatzeko:

  • Telefonoa: 943 50 47 21   edo   688 862 527
  • E-posta: hondakinak.eskoriatza@debagoiena.com
  • Eskoriatzan bulegoa: Ibarraundi Museoan, 1. solairuan, asteazkenetan: 9:00 – 12:30

Hondakin sistema berriaren informazioa hemen ikus daiteke.