Udal aplikazio berria mugikorrentzat

2017 / 03 / 29

Gure herrian gertatzen denaz informatuta egon zaitez udal APP-arekin.

Eskoriatzako Udalak, eskoriatzarrekin komunikazioa hobetzeko asmoarekin, zerbitzu elektronikoak gehitu ditu udal APP-a martxan jarrita, eskuragarri Android eta iOs sistema eragileak dituzten mugikorrentzat.

Duela urte batzuetatik hainbat jarduera jarri dira herritarren zerbitzura teknologia berrien erabilera estrategikoan oinarritutako Administrazio moderno eta eraginkorra lortzeko.

2016ko herriko jaietan jai programari buruzko informazio guztia eskuratzeko aplikazio bat jarri zen martxan.

Orain aurkezten den APPa urrats bat gehiago da bide horretan, Udalaren albisteak eta kultur agenda erraz eskuratzeko aukera ematen duen garapen berritzailea izateaz gain, jakinarazpenak jasotzeko ere balio izango duelako, esate baterako, trafikoan eragina izango duten lanak, egutegi fiskaleko epe amaierak, edo beste edozein “informazio garrantzitsu”.

Esandakoaz gain, aplikazio honi esker, erabiltzaileek oharrak egin edo kexak eta iradokizunak bidali ahal izango dizkiote Udalari, eta nahi izanez gero, baita argazkiak eta GPS kokapena ere. Udal arduradunek ahalik eta azkarren erantzungo dute, egindako jardueren berri emanez eta gaia zein egoeratan dagoen adieraziz

Aplikazioa jaietarako jaitsi zutenek eguneratzea besterik ez dute izango, eta jaitsi nahi dutenek, berriz, hemendik jaitsi dezakete:

Play Store

 App Store