Arana kalearen peatonalizazioa

2014 / 07 / 30

Irailaren 5etik aurrera lehentasuna eman nahi diegu oinezkoei Arana kalean. Kalea ixteko ordutegi proposamen bat landu dugu, baina, azken erabakia hartu aurretik, zure iritzia jakin nahi genuke.

peatonalizazioaz

Hemen ikus daiteke Arana kalea itxita dagoenean ibilgailuek izango duten ibilbidea

Oinezkoentzako udalaren  ordutegi proposamena:

  • Astegunetan: 16:30etik- hurrengo eguneko 06:00ak arte.
  • Larunbatetan: 13:30etik- 24:00etara
  • Igande eta jai-egunetan: 0:00etik- 24:00etara

Ezagutu nahi ditugu:

  • Proposatutako ordutegiari buruzko zure iritzia.
  • Ordutegi horretan izan ditzakezun arazoak edo emergentzia kasuak

Iritzia nola eman:

  • Orri hau  deskargatu eta  udaletxera eraman (Harrera ordutegia: 10:00 – 13:00).
  • E-postaz: obraetazerbitzuak@eskoriatza.net

Iritzia emateko epea: abuztuaren 24a baino lehen.