Arbiñoste itxita eta trafikoan aldaketak

2019 / 03 / 06

Bihar, martxoak 7, Arbiñoste eta Aranburuzabala kaleko bidegurutzean lan batzuk egin behar direla eta, Arbiñosteko errepidea itxi egingo da eta trafikoa ezin izango da bertatik pasa. Ondorioz, plaza pareko errepidean bi norazkotan ibiliko da trafikoa honako ordutegian:

9:00 – 14:30

Lanak bihar bertan bukatzea espero da, baina hala izango ez balitz, ostiralean ere mantenduko da aldaketa hau.

Autobusetan ez du inolako eraginik izango aldaketa honek eta betiko ordutegian eta betiko bideetatik ibiliko dira.