Aretxabaletako eta Eskoriatzako nerabeen substantzien kontsumoen ikerketaren inguruko emaitzen aurkezpena

2018 / 09 / 18

2017-2018ko ikasturtean, Aretxabaletako eta Eskoriatzako bigarren hezkuntzako 2.,3. eta 4. mailetako eta Aretxabaletako UDA elkarteko nerabe guztien artean substantzien kontsumoen inguruko mapeo bat egin zen. San Juan de Dios ospitaleak hartu zuen egitasmoa aurrera eramateko ardura.

Ikerketa edo azterketa horretan, kontsumoen eskalaz gain, erabakiak hartzeko trebetasunen eskala, autoestimuaren eskala, drogen kontsumoari loturiko arriskuen pertzepzioaren eskala, asertibitatearen eskala eta drogak kontsumitzeko presio sozialaren aurreko erresistentziaren eskala neurtu ziren.

Orain, inkestek emandako datuak aztertu ondoren, gurasoekin partekatzeko hitzaldi bi antolatu dira, herri bakoitzean bana. Hizlari, San Juan de Dios Ospitaleko teknikari eta psikologoak) arituko dira.

Aretxabaletan, irailaren 25ean izango da, arratsaldeko 7etan Arkupe kultur Etxean.
Eskoriatzan, irailaren 26an izango da, Zaldibar Antzokia arratsaldeko 7etan.

Hitzaldia, bereziki nerabeen gurasoei zuzenduta dago eta bertaratzeko izena eman beharko da.
Hona hemen aukerak:

Aretxabaletan:
Telefonoz: 943081001
Formulario bidez

Eskoriatzan:
Emailez: gazteria@eskoriatza.eus
Formulario bidez