Argazkigintza hastapen ikastaroa Eskoriatzan

2019 / 11 / 08

Reflex kamera digitalek eta kamera erdi-trinkoek irudiaren parametroak kontrolatzeko eta argazki perfektua lortzeko aukera ematen dute. Baina, behin kameraren aurrean jarrita, zalantzak agertzen dira: zer esan nahi dute botoi horiek guztiek? Non jarri argazkia ateratzeko? Nola lortu erretratu on bat? Nola kontrolatu argia? Hastapeneko ikastaro praktiko honetan, argazki bat egiteko oinarrizko funtzioak ezagutuko ditugu, eta kamera bat eskuetan lehenengoz izandakoan sortzen diren zalantzak ere argituko ditugu.

Ikastaroa euskaraz izango da, eta Ekaitz Filarmendi argazkilariak emango du datorren larunbatean, azaroaren 15ean, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Eskoriatzako kultur etxean.

Ikastaroaren prezioa 5 eurokoa da eta plazak mugatuak dira; beraz, interesa duten pertsonek lehenbailehen eman behar dute izena Kultur Etxean (Tel.: 943 71 46 88)