Arreta presentzialerako astean egun 2 udaletxean

2020 / 06 / 17

Asteburu honetan alarma egoera bukatuko dela kontuan izanik eta normaltasun berrian bidea egiten hasteko, Eskoriatzako Udalak ekainaren 22tik aurrera astean birritan eskainiko du aurrez aurreko zerbitzua.

Zerbitzu hori jasotzeko, baina, ezinbestekoa da hitzordua hartzea. Hona hemen aukerak:

Harrera zerbitzua:

  • Egunak: Asteartea eta osteguna.
  • Ordua: 9:00 – 13:30
  • Hitzordua hartzeko: 

Gizarte zerbitzuak:

  • Egunak: Astelehena eta osteguna.
  • Ordua: 10:00 – 13:30
  • Hitzordua hartzeko: 

Gainontzeko zerbitzuek ekainean telelanean jarraituko dute, eta uztailetik aurrera zerbitzu presentziala eskainiko dute beti ere hitzorduarekin.