Asiako liztorra Eskoriatzan

2014 / 09 / 10

P9060005_txikiEskoriatzan 2013. urtean Asiako liztorren (Vespa velutina) habi bakarra kendu zen arren, aurten habi dezente agertzen hasi da. Duela egun batzuk Santa Mariñe plazako gaztainondoan zegoen habi bateko liztorrak hil zituzten pozoia erabilita. Orain, habiak bertan jarraitzen du, baina liztorrek ez dute berriz erabiltzen. Habia bertan uzteko arrazoia da, botatako pozoiak 2-3 eguneko indarra duela eta bota denean liztor batzuk kanpoan gelditu badira, itzulitakoan hiltzen direla.

Asiako liztorrak normalean zuhaitzetan egiten ditu habiak, baina teilatuen hegalpean egiten ere hasi dira. Ura gertu daukaten lekuetan egiten dituzte beti, eta erleak oso gertu egon ohi dira, liztorrek erleak jaten baitituzte. Liztorrak nahiko beltzak eta tamaina handikoak (3 cm inguru)  dira.

Norbaitek habiren bat ikusten badu, udaltzaingoarekin harremanetan jarri behar du 943 71 45 32 telefonoan.