Astelehen goizean kiroldegia itxita

2018ko urtarrilak 10

Manuel Muñoz kiroldegia obratan dago azkenaldian eta obra horien ondorioz astelehen goizean ura kendu beharko da. Urik egongo ez denez, goiz osoan zehar kiroldegia itxita egongo dela aurreikusten da.

Gauzak ondo bidean, 13:00etan zabaltzeko aurreikuspena dago, beraz, hortik aurrera normaltasunez erabili ahal izango dira kiroldegiko zerbitzu guztiak.