Atxorrotxeko dokumentala berriro ikusgai Ibarraundin

2017 / 02 / 07

Gabon garaian Atxorrotxen inguruko erakusketa eta dokumentala egon ziren ikusgai Ibarraundi Museoan. Urtarrilaren 14an, larunbatean, ordutegiarekin gaizki ulertu bat izan genuen, eta horregatik, larunbat honetan, otsailaren 11n, 12:30ean, berriro eskainiko da Ibarraundi Museoan, Atxorrotxen inguruko dokumentala.

Erakusketa, jada, ez dago museoan, beraz, hitzordua dokumentala ikusteko bakarrik izango da.

Informazio gehiago