Atxorrotxeko eguna

2018ko maiatzak 04

Ohiturari jarraituz, igandea honetan, maiatzak 6, Atxorrotxeko eguna ospatuko da.

Jaia goizeko 9:00etan hasiko da, txistulariek diana joko dute herrian zehar, eskoriatzarrak doinu alaiekin esnatzeko.

Goizeko 11:00etan meza izango da Atxorrotxeko Gurutze Santuaren ermitan. Kanpai hotsik ere ez da faltako goiz osoan; ohiturak dioen moduan, bertako kanpaiak joz gero, ekaitzak uxatzen baitira.

Goiz osoan zehar taberna egongo da Atxorrotxen, eta nahi duenak aukera izango du mokadutxo bat jateko eta zerbait edateko.

Arratsaldean herriko plazan jarraituko du jai giroak, eta 18:00etatik aurrera herritarrek etxean egindako tortillak salduko dira. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte etxean egindako tortillak plazara eramatera. Izan ere, Atxorrotxen goizean egongo den tabernan eta plazako tortillekin batutako dirua Eskoriatzako Atxorrotx gobernuz kanpoko erakundeak dituen proiektuetarako izango da.

Tortillak eta tabernaz gain, erromeriak girotuko du plaza: Imanol eta Unai trikitilariak eta pandero-joleak jarriko dute musika, eta dantzarako tartea egongo da.

ATXORROTXEKO GAZTELUA. DENBORAREN TALAIATIK_TEASER from Bipolar creación audiovisual on Vimeo.