Atxorrotxen eskalada gune homologatua

2020 / 06 / 02

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mendizale Federazioak eta Eskoriatzako Udalak Atxorrotxen eskaladarako gune homologatua sortzeko akordioa sinatu dute. Homologatutako bideak Mendizale Federazioak ikuskatu eta berrekipatu ditu eta Foru Aldundiak eta Udalak babestu.

Hori horrela, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren webgunean gune horri buruzko liburuxka teknikoa jaitsi ikusi eta jaitsi daiteke.

Zabaldutako bideen xehetasun teknikoak:

  • Haitz mota: kareharria
  • Ekipamendu mota: kimikoak eta paraboltak
  • Bide kopurua: 18
  • Altuera minimoa eta maximoa: 5-25 m
  • Zailtasun minimoa eta maximoa: V / 7c
  • Orientazioa: guztiak
  • Jaitsiera: deskuelgea, rappela
  • Oharrak: ura eta piknik eremua dauzkan zelaigunea dago gertu. Bide berriak zabaltzeko aukera dauka guneak. Graduaziorik gabeko bide bat dago (GG). Zailtasun altua. Graduazio ezezaguna. Eskalatzaileak bere erantzukizuna onartzen du. Abstenitu hasi berriak.