Eskoriatzan kirol zerbitzuak emateko kontratua prozedura ireki bidez eslei­tzeko baldin­tza ekonomikoen, juridikoen eta administratiboen iragarkia argitaratu da.

2013ko azaroak 21

Kontratuaren helburua da Eskoria­tzako udal kirol instalazioetan hainbat zerbi­tzu ematea.

Izaera: Administrazio kontratua.

Prozedura:Irekia.

Iraupena: Kontratuak bi urteko iraupena izango du, kontratua formaliza­tzen denetik konta­tzen hasita, eta urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez ere beste bi urtez (hasierako epea eta luzapenak kontatuta, gehienez ere 4 urte),.

Eskain­tzak aurkeztea: Kontratazio prozesuan parte har­tzeko proposamenak Udal Erregistroan aurkeztu beharko dira, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:30ak arte, abenduaren 5a baino lehen.

Aurkezteko lekua:

1.  Erakundea: Eskoria­tzako Udala, Udal Erregistroa.

2.  Helbidea: Fernando Eskoria­tza plaza, 1.

3.  Herria eta posta kodea: Eskoria­tza-20540.

4.-Telefonoa: 943.714.407.

5.  Faxa: 943.714.042.

Dokumentazioa eta informazioa non lortu.

Baldin­tza agiriak eta dokumentazio osagarria  webgune honetan daude..

Kontratazioa susta­tzen duen arloarekin harremanetan jar­tzeko:

Manuel Muñoz Kiroldegia
Rosa Lasagabaster
Eskoria­tzako Udala
kirolak@eskoria­tza.net
610 865 954

GAO