Aurki da urriaren 31a, Gaba Baltza

2019 / 10 / 24

Aurtengo gaba beltza berriro ere ekintza sortaz beteta dator. Hona hemen azalpenak

Urriaren 29an eta 30ean arropa prestaketa eta kalabaza hustuketa tailerrak

Gaba baltza ospatzeko mozorrotzea da helburua, eta mozorroa ez ezagutzeko arropa janztea da.
Bi egun hauetan zehar nola jantzi daitekeen erakutsi eta mozorrotzeko buruko tapakia prestatzen lagunduko diegu haurrei; nahi duten gurasoek ere ateak irekita izango dituzte.
Horretaz gain, kalabaza batzuk hustuko dira gaba baltza egunean plaza janzteko.

Tailerra, arratsaldeko 17:00tik 19:00ra izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Tortolis ludotekak dinamizatuko du eta ekintza irekia izango da herriko haur eta gurasoei zuzenduta.

Urriak 31 Gaba baltza

Arratsaldeko 17:15etan Huheziko parking-ean elkarte eta komertzioetan plazara arteko eskea egingo da. Partehartzaileak mozorrotuta etor daitezen animatu nahi ditugu, lastozko txapel bat buruan, tapaki baten aurpegia tapatuta, alkandora zahar eta fraka edo gonekin.
Arratsaldeko 18:00etan amaituko da kalejira plazan.

18:00etan 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa liburutegian
Ines Bengoa ipuin kontalaria arituko da haurrei ipuinak kontatzen

18:00etan 8 urtetik gorakoentzat ibilbide beldurgarria, arimen ibilbidea.

Arratsaldeko 18:00etan plazan elkartu eta bidebarrietatik ibilbide bat egingo da. Dorleta Kortazarrek ibilbidean zehar pertsonaia batzuen kontakizunak egingo ditu eta bidean zehar sorpresa asko espero dira. Parte hartzaileak batera joango dira bidea eginez eta linterna ekartzea gomendatzen da. Bidebarrietatik berriro ere plazara iritsiko da
Eguraldi txarra egiten badu, Ibarraundi museoan egingo da ipuin beldurgarrien kontaketa Dorleta Kortazarren eskutik.

• Arima harrapatzaileak plazan

19:30etan pertsonaia beldurgarri batzuk plazan haurrak erratzez jotzen ibiliko dira. Adi egon!

• Sorgin edabea

20:00etan plazako ekitaldiak amaitzeko sorgin edabea banatuko da haurren artean. Bakoitzak bere edalontzia eraman dezala gomendatzen da.

• Laburmetraiak eta jolas beldurgarriak gaztelekuan

12 urtetik gorako neska mutilentzat zuzendutako ekintzak egongo dira 20:00etan hasi eta gaueko 22:30ak arte gaztelekuan.