Autobidearen Arlaban-Eskoriatza proiektuen bilera informatiboak

2014ko apirilak 15

AP1 autobidean Arlaban – Eskoriatza bide-zatia bukatzeko hainbat lan egin behar dira eta horiek Eskoriatzako Zarimutz eta Mazmela elizateetako lurretan egin behar dira. Hori dela eta bi bilera informatibo egingo dira, kaltetuei proiektuaren xehetasunak azaltzeko.

MAZMELAKO proiektuari buruzko bilera informatiboa:

  • Eguna: Apirilak 15, asteartea
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

ZARIMUTZEKO proiekturi buruzko bilera informatiboa:

  • Eguna: Apirilak 16, asteazkena
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Dena den, proiektuak udaletxeko 1. solairuan “Obra eta Zerbitzuak” bulegoan kontsultagai egongo dira, maiatzaren 7 arte, honako ordutegian: 9:00 – 14:30

Alegazioak

Interesdunek nahi izanez gero, proiektuaren aurkako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzten maiatzaren 7a baino lehen, udaletxeko sarrera erregistroan honako ordutegian: 9:00 – 14:30 arte

GAO iragarkia. Mazmela

GAO iragarkia. Zarimutz

Dokumentuak

Bi proiektuei buruzko dokumentuak webgune honetan kontsultatu daitezke.