Autobidearen Arlaban-Eskoriatza tartea osatzeko egin behar diren lanen proiektua jendaurrean

2014 / 04 / 07

Gasteiz-Eibar autobidearen Arlaban -Eskoria­tza tartea osa­tzeko, Eskoria­tzako Mazmela eta Zarimutz auzoetan  egin behar diren lanen proiektua eta proiektu horrek atxi­kitako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri dira.

Autobidearen Arlaban-Eskoria­tza zatiko obrak amaitu direnean, lan osagarri hauek egin behar direla ikusi da: Obrako soberakinen biltegien ingurumena berreskura­tzeko eta inguruko paisaian txerta­tzeko erremate lanak; landa-bideak lehengora­tzea; eta draina­tze lanak. Lan horiek guztiak Eskoria­tzako Mazmela eta Zarimutz auzoetan egingo dira. Horretarako, Bidegi SAk enkargatuta, Team Ingeniería y Consultoría SAk proiektu bana ida­tzi ditu, eta obra horiek egiteko titularitate pribatuko lursailak hartu behar dira.

Proiektuak jendaurrean egongo dira  udaletxeko “Obra eta zerbitzu”etako bulegoan  maiatzaren 7a arte interesatuek kontsultatu eta egoki iritzitako alegazioak eta iradokizunak egin ahal ditza­ten.

Ordutegia: 9:00-14:30

GAO iragarkia. Mazmela

GAO iragarkia. Zarimutz