AUZOKO Jaia Eskoriatzan

2015 / 05 / 14

irudiaAUZOKO elkarbizitza aniztasunean sustraitu nahi duen egitasmoa da, Eskoriatzan azkeneko 2 urtean martxan dagoena. Euskara erabiltzen da herritar betidanikoak eta herritar berriak batzeko eta elkar ezagutzeko; kultura eta hizkuntza aniztasuna oinarri ditu egitasmoak eta Eskoriatzako Udalaren eskariz, Topagunea elkartearen bidez eskaintzen da.

Ikasturteari amaiera emateko eta herri desberdinetako taldeak elkartzeko antolatzen da Auzoko Jaia. Aurten topaketa hori Eskoriatzan egingo da, maiatzaren 23an eta bertan batuko dira, Eskoriatzakoekin batera, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Oñati, Antzuola, Azpeitia, Azkoitia, Donostia eta Ibarrako kideak eta goizeko 11:30etatik aurrera, herriko plazan, honako egitaraua izango dute:

  • Haurren txokoa: munduko jolasak, eskulanak…
  • Ezagutu Auzoko! talde dinamika irekiak
  • Herrialde ezberdinetako janari dastaketa
  • Plaza dantzak

Herritar oro gonbidatu nahi da jaialdi honetan parte-hartzera, eta Eskoriatzan ditugun jatorri desberdinetako beste herritarrak ezagutzera: pakistandarrak, saharauiarrak, extremeñoak, elsalvadortarrak…  Elkarbizitzarako ezinbestekoa da elkar ezagutzea. Maiatzaren 23an, beraz, aukera paregabea egongo da.