Azaroaren 29an egingo da Hondakinen gaineko Herri Kontsulta

2015 / 10 / 27

Alkateak Hondakinen selektiboki biltzeari buruzko Herri Kontsulta egiteko deia egin du.

  • Eguna: 2015eko azaroaren 29a, igandea.
  • Ordua: 9:00 – 20:00
  • Lekua: Kultur Etxea (4 mahai egongo dira)

Bozkatzeko eskubidea

Herri Kontsulta honetan bozkatzeko eskubidea izango dute honako bi baldintzak hauek betetzen dituztenek:

  • 1997ko azaroaren 29an edo lehenago jaio izana.
  • Eskoriatzan erroldatuta egotea 2015eko irailaren 22a aurretik.

Errolda jendaurrean jarriko da

Bozkatzeko eskubidea izango dutenen errolda jendaurrean egongo da 2015eko azaroaren 2tik 12ra, udaletxeko Harrera Bulegoan, 9:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera. Epe horretan interesdunek errolda aztertu ahal izango dute eta akatsik egonez gero, haiek zuzentzeko eskatu.

Herri Kontsultaren prozesuaren gaineko informazio guztia webgune honetan publikatuko da.