Azaroko ohiko plenoa

2015 / 11 / 20
  • Eguna: Azaroaren 24a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Lankidetza hitzarmena sinatzea Aretxabaletako Udalarekin eskola Agenda 21erako.
  4. Hobaria egiteko San Pedro 4-ko jabekideek egindako eskaera.
  5. 17. kreditu aldaketa espedientea (kreditu-transferentzia modalitatea).
  6. 18. kreditu aldaketa espedientea ( kreditu-gehigarrien modalitatea).
  7. 2015eko Hauteskunde Orokorretarako hauteskunde mahaietarako kideak aukeratzeko zozketa.
  8. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  9. Kirol txartel amankomunatuaren tasari buruzko erabakia.
  10. Hizkuntz errefortzuetarako laguntzak jenerotan emateko Eskoriatzako Udalak ezarritako oinarriak hasiera batean onartzea.
  11. Bertso eskola emateko zerbitzuaren esleipena.
  12. Gai zerrendan gai hau sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeagatik (urriaren 16-tik azaroaren 15-era) hemen garbiketak enpresak egindako faktura ordaintzeko agindua.
  13. Eudelek eskatuta alkateak aurkeztutako adierazpena: Euskararen Nazioarteko Egunean euskaldun berriari aitortza.
  14. Galde-eskeak.