Udaleku irekietan izena emateko azken egunak

2016 / 05 / 10

kEskoUdalekuEskoriatzako udaleku irekiak aukera paregabea dira Eskoriatzako haurrek, jolasean, herriko txoko eta gune ezberdinak ezagutzeko eta disfrutatzeko.

Programazio dinamiko eta parte-hartzaile baten bitartez, talde giroan aritu ahal izango dira umeak, uztaileko 3 astetan zehar.

Euskararen ezagutza eta erabilera landu eta sustatzea da udalekuetako helburu nagusietako bat, betiere, gure hizkuntzarekiko motibazioa eta jarrera positiboa landuz, euskal giroa sortuz eta euskararekiko maitasun sentimendua suspertuz.

Uztailaren 5etik 22ra izango dira honako ordutegiarekin:  Goizez, 10:00tik-13:00etara eta arratsaldez 15:00tik 17:00etara.

Zeini zuzenduta:  3-12 urteko haurrentzat (HH1- LH6).

Izena emateko epea: maiatzaren 2tik 13ra,  Tortolis ludotekan emango da izena, arratsaldeko 4:30etatik 7:30etara.

Prezioak: hau bategatik 51 euro, 2 haurrengatik 92 euro, 3 haurrengatik 130 euro eta lau haurrengatik 175 euro.