Azken plazak hilabete honetako tailerretan.

2016 / 10 / 13

nerea mendizabalOraindik ere izena eman daiteke hil honetan egingo diren  tailerretan:  bizitzarako komunikazioa, sukaldaritza algekin eta umeentzako magia.

Errespetuzko komunikazioa, bizitzarako komunikazioa  larunbat  honetan izango da, urriak 15, honako ordutegian: 9:00-13:00 eta 14:30-18:00.

Haurrekin, lagunekin, bikotekidearekin…erlazioak zainteko nola hitz egin eta nola entzun lantzea da tailer honen helburua. Norberarekin eta ingurukoekin ditugun harremanetan gertu sentitzeko eta disfrutatzeko Marshall Rosenberg-en eredua aurkeztu eta praktikatzeko aukera izango da.

 Algekin janariak prestatzen ikasteko tailerra datorren astelehenean, urriak 17, 18:00etan, egingo da kultur etxean. Tailer teoriko-praktikoa izango da Marta Franciscok emango duena, eta bertan itsas barazki horien sekretuak eta onurak ikasiko ditugu.

Wakame, arame, hiziki, dulse, cochayuyo, nori, kombu, agar-agar…. sekulako alga mota pila zure janariak aberastu eta iodoa batetik eta magnesioa, kaltzioa, potasioa eta burdina bezalako funtsezko mineral dosiak bestetik emateko. Ezagutu itzazu algak, beraien elikadura propietateak eta sukaldaritzan ematen duten joko zabala. Erabilera asko dituzte eta prestatzeko oso errazak dira.cocinar con algas

Izena emateko: Kultur etxean (kultura@eskoriatza.eus edo 943 71 46 88)
Prezioa: 5 €

Imanol Ituiño magoak emango duen magia tailerra 8 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta 90 minutu iraungo du. Kultur etxean, urriaren 23an, eguerdiko 12:00etan.

Amaieran, magia trukuak egiteko erabilitako materialak (kartak, gomak, sokak…) eraman ahal izango ditu parte hartzaile bakoitzak.

Ikastaroaren prezioa 5 eurokoa da, eta oso plaza gutxi gelditzen dira.
Imanol Ituiño magoak Euskadi Irratiko Faktoria saioan parte hartzen du magiaren istorioak eta pasadizoak kontatuz eta magia irrati bidez eginez!magoa webgunerako

Magia egiteak gorputz adierazpena garatzen laguntzen du, erreflexuak, koordinazioa, atzamarren trebetasuna eta memoria indartze ditu, eta gainera, oso une dibertigarriak eskaintzen ditu.