Bi Araudi proiekturi ekarpenak egiteko epea zabalik

2017 / 10 / 03

Udalak Arau edo Proiektu berri bat onartu aurretik herritarrei hari buruzko iritzia emateko eta ekarpenak egiteko aukera eman behar die. Hori 39/2015 Legeak arautzen du, 133. artikuluan, eta esaten du jendearen parte-hartzea erraztu behar duela Udalak eta kontu hauetan zeresana izan dezaketen erakundeek nahiz herritarrek ekarpena egiteko aukera eskaini behar duela.

Momentu honetan Eskoriatzako Udalak 2 Araudi Proiektu ditu, bata Gizarte arloari buruzkoa eta bestea Kirol arloari buruzkoa.

Gizarte arloari dagokionez “Gizarte ekintzako batzordea” sortzeko asmoa du Udalaren eta herriko gizarte eragileen arteko elkargune foroa sortzeko eta baita gizartearen errealitatea ezagutzeko eta ekintzak egiteko ere.

Kirol arloari dagokionez “Udal kirol zerbitzuen eta instalazioen funtzionamendua eta erabilera” arautzeko Araudia eguneratzeko asmoa du, orain arte indarrean dagoena 1996. urtekoa izanik, garai berrietarako zaharkituta geratu delako, bai kirol arloari dagokionez eta baita herritar eta Adminstrazioaren arteko harremanetan aldaketa esanguratsuak gertatu direlako.

Ekarpenak jasotzeko epea bukatu ondoren udal batzordeak ekarpenak aztertu eta Araudi proposamen bat prestatuko du eta Udalbatzak hasierako onarpenaren ostean, Erakusketa Publikoaren tartea zabalduko da, interesdunek Araudia ezagutu eta, nahiz izanez gero, alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.