Bidegorri zati bat itxi egingo da astelehenetik aurrera

2017 / 10 / 20

Datorren astelehenean hasita, urriaren 23a, Aingeruguarda eta Kuatruena auzoen bitartean dagoen bidegorrian hainbat obra egingo dira.  Hori dela eta, astelehenean bertan Mazmelako bidegurutzetik Kuatruenara bitarteko zatia itxi egingo da eta oinezkoek ez dute pasatzeko aukerarik izango.

Obrak egiteko neurketak eta bestelako lanak Aingeruguardatik Kuatruenara bitarteko bide osoan egiten ibiliko dira, beraz oinezkoei eskatu nahi diegu kontuz ibiltzeko eta lanak ez oztopatzeko.