Bidegorria EZ da itxiko datorren astean

2017 / 03 / 24

Atzo egindako albistean adierazi genuen Almeneko biribilgunetik hasi eta Eskoriatzarainoko bidegorri zatia itxita egongo dela datorren astean, mantentze lanak egin behar direlako.  Baina Udalaz kanpoko arazoak tarteko, aurreikusita zeuden obrak ezin izango dira datorren astean egin.

Beraz, martxoaren 27an EZ da bidegorria ITXIKO eta erabiltzeko moduan egongo da.

Lanei hasiera eman behar zaienean, berriro jakinaraziko da webgune honetan.

Barkatu eragozpenak eta endredoak.