Bigarren eskuko mozorroen azoka bibliotekan

2020 / 01 / 29

Joan zen astean zehar mozorroak jaso ziren Eskoriatzako kultur etxean eta bibliotekan. Kontuan izanda ez direla asko jaso, eta jendeak mozorroak ekartzen jarraitzen duela, jasotakoak bibliotekan jarriko dira salgai 2 euroko prezio sinbolikoan, urtarrilaren 31tik aurrera eta bukatu arte.

Batutako diruarekin pinturak, pintzelak, lakak… erosiko dira eta inauterietako larunbatean (otsailak 22) areto bat egokituko da kultura etxean nahi duenak makillatzeko erabili dezan. Gainera, bi pertsona egongo dira behar duenari makillatzen laguntzeko.

• Ordutegia: 10:00-12:00

Bestalde, etxean egindako mozorroen argazkiak jarriko dira ikusgai liburutegian, etxean dugun materialekin mozorroak modu errazean egiten laguntzeko eta inauterietarako ideiak hartzeko.