B@KQ-a berriro presentzialki eskatu behar da

2020 / 06 / 23

Covid-19 pandemiaren Estatu Alarmak iraun duen bitartean, salbuespenez, Eskoriatzako Udalak B@KQ ziurtagiri digitala emailez eskatzeko aukera aktibatu zuen.

Alarma egoera bukatuta, berriz, B@KQ-a presentzialki eskatu beharko da.

Zer da B@KQ-a?

Balio eta berme juridiko altuko identifikazioa da, ziurtagiri kualifikatua, gordailu zentralizatu batean igortzen dena eta sinatzeko ekintzetarako balio duena. Gainera, administrazio desberdinekin (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza…) tramiteak egiteko aukera ematen du, baita Eskoriatzako Udalarekin ere. B@KQ-a ziurtagiria honeko hauek osatzen dute:

  • NAN zenbakia
  • Pasahitza (norberak pertsonalizatua)
  • 16 posizio dituen koordenatu-jokoa

Tramiteak on-line

Udal webgunean dago tramiteak on-line egiteko gunea. Esteka honetan.

Eremu horietako bakoitzean kontsultatu eta ikus daiteke ze tramite egin daitezkeen on-line, eta zer behar den kasu bakoitzerako.

Zalantzak edo bestelakoak argitzeko:

B@KQ-ari buruzko informazio gehiago

Arreta presentziala

Oraindik ere arreta presentziala astean bitan bakarrik eskaintzen da udaletxean, eta horretarako hitzordua eskatzea beharrezkoa da: