Boluntarioak behar dira Herri Kontsultarako

2015 / 11 / 04

LogoaHondakinak selektiboki batzeko bilketa sistema aukeratzeko kontsultan 4 hautes mahai egongo dira eta horietako bakoitza hiru lagunek osatuko dute: mahaiburu bat (udaleko langilea izango da) eta bi mahaikide (herritar boluntarioak izango dira).

Boluntarioak izateko bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • 18 eta 65 urte bitartean izatea.
  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Gutxienez eskola graduatua edo baliokidea izatea.

Interesdunek udaletxeko harrera zerbitzuan eman beharko dute izena, jendaurreko ordutegian: 9:00 – 14:30. Horretarako azkeneko eguna azaroaren 17a izango da. Mahaikide titularrak eta ordezkoak izendatzeko, izena eman duten boluntarioen artean zozketa egingo da.

Kontsultari buruzko informazio guztia hemen ikus daiteke.