Buztin Ate buztingintza elkartean ikastaroak

2018ko irailak 27

Buztin Ate Eskoriatzan buztingintza ikastaroak ematen dituen elkartea da.  Ikasturte berriko eskolak urrian hasiko dituzte eta dagoeneko zabalik dago bertan izena emateko aukera.

Ikastaroan haurrek nahiz helduek har dezakete parte, eta izena ematen dutenen arabera antolatuko dira eskola orduak eta taldeak.

Izena emateko orriak honako leku hauetan eskuratu daitezke: Zubiate labean, Ibarraundi museoan eta Kultur etxean.

Interesa duen edonork, gainera, informazioa eskatzeko mezu bat bidali dezake honako helbidera: buztin.ate.elkartea@gmail.com