Dena prest garagardo azokari hasiera emateko

2017 / 09 / 19

Eskoriatza festan murgilduko da ostegun honetan, arratsaldean. Hain justu, arratsalde horretan herriko zaharren egoitzari laguntzeko antolatutako garagardo azoka solidarioari hasiera emango zaio, igandera arte zabalik egongo dena.

Plazan bertan jarritako karpa handian askotariko garagardoak edateko eta Alemaniako jakiak jateko aukera egongo da. Hamar garagardo mota izango dira, horien artean, alkoholdunak, alkohol bakoak, garagardoa limoiarekin eta baita gluten gabekoa ere.    Jateko ere aukera zabala izango da: ukondoa, saltxitxak, oilasko izterrak, herritarrek prestatutako tortilla pintxoak…

Patata-tortillak

Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute horretan: aurreko urteetan bezala, gura duenak patata-tortillak eraman ahal izango ditu karpara horiekin pintxoak egin eta saltzeko.

Kontzertuak eta ikuskizunak

Garagardo festan ez da animaziorik faltako, eta lau egunetan zehar musika mota askotako kontzertuak eta ikuskizunak antolatu dira.

Ostegunean, 18:00etatik aurrera buztingintza tailerra egongo da plazan bertan, Eskoriatzako Buztin Ate buztingintza taldearen lanen erakusketa txikia eta umeek buztina lantzeko tailerra. Interesa duen edonorrek har dezake parte tailerrean.

19:00etan, karpa barruan, Supituki antzerki emanaldia izango dugu. Sorkuntza purua eta momentukoa. Emanaldi bakar eta errepikaezinak, jendearen aurrean sortzen direnak, aurrez entsegurik gabe, gidoirik gabe, treska tekniko eta eszenografikorik gabe. Sortzen dena berezkoa da, inprobisatua. Horrelakoa da Oñatiko Supituki taldeak garagardo azokara ekarriko duen proposamena.

Ostiral arratsaldean habanerak, boleroak eta Mexikoko kantak izango ditugu Arantxa eta Pantxorekin, eta gauean, berriz, dantzan egiteko aukera Imanol eta Unai trikitilariekin.

Larunbateko egitaraua arratsaldeko 19:30ean hasiko da Blue Mood taldearen kontzertuarekin, eta gauean, musika gehiago Jasan eta Txerrikumeak taldeekin.

Garagardoak

1.Guinness:

  • Garagardo beltza. Ale motakoa, stout estilokoa.
  • Jatorria: irlanda.
  • Alkohol edukia: %4,2

2. Murphy´s

  • Garagardo gorri txigortua, Irlandako Ale motakoetan oinarritua
  • Jatorria: irlanda
  • Alkohol edukia: %5

3.Affligem Blond

  • Garagardo horia, abadiakoa, hartzidura handikoa
  • Jatorria: Belgika
  • Alkohol edukia: %6,5

4.Paulaner O. Munchner

  • Lagger motako garagardoa, alemaniar hori estilokoa
  • Alkohol edukia: %4,9

5.Paulaner Heffe Weissbier

  • Gari garagardo alemaniarra, Ale motakoa.
  • Alkohol edukia: %5,5

6.Paulaner Salvator

  • Lager motako eta kolore iluneko Doble Bock estiloko garagardoa
  • Jatorria: Alemania
  • Alkohol edukia: %7,9

7.Buckler Sin

  • Alkoholik gabeko garagardoa
  • Alkohol edukia: %0,9

8.Amstel Radler

  • Pika
  • Amstel garagardoaren zaporea limoi naturalen zukuarekin bat eginda

Prezioak

  • Ukondo osoa patatekin 10€
  • Saltxitxak 6€
  • Trapuzaharra 6€
  • Oiasko iztarrak patatekin 6€
  • Patata frigituak 3€
  • Pintxoak: 1€
  • Garagardoa: 4€
  • Ura 1€